Nor gara?

Janatxo etxeko janariak prestatzen dituen familia-enpresa bat da.

Nola egiten dugu lan?

Guk janariak prestatzen ditugu, eta zuek etorri zaitezkete jasotzera edo guk eramango dizkizuegu etxera, elkarte gastronomikora edo aldez aurretik adostutako tokira.

Zer plater prestatzen ditugu?

Plater askotariko eskaintza dugu eta, gainera, proposamen berriak entzuteko prest gaude.

Jaiegunetan lan egiten dugu?

Noski! Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean bakarrik izaten dugu itxita.

Zenbat lagunentzako prestatzen dugu?

Lau pertsonarentzako edo gehiagorentzako errazioak prestatzen ditugu.

Eta pertsona bakarrarentzako plater bat?

Barkatu, baina ez dugu banakako plater bakarra prestatzen.

Elikadura-behar bereziak?

Hitz egin eta konpondu egiten dugu. Adibidez, zeliakoentzat egokia den kazola bat presta dezakegu.

Mahai-tresnak?

Bai! Platerak, edalontziak edo mahai-tresnak behar badituzue, guk prestatuko dizkizuegu.